30 urteelikagaien industriareneskutik
Nor gara
Alimek IzadiAliantza
Espezializazio eta eskakizun-maila gero eta handiagoekin, Alimek Izadi aliantza 30 urtetik gorako esperientzia duten bi enpresaren arteko baterako garapen-proiektu bat da, eta gure egitura sendotzeko eta gure bezeroei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan balio erantsia emateko helburuarekin sortu da.
Aliantza horri esker, elikagaien sektorean espezializatutako eta ENACek egiaztatutako laborategi baten zerbitzuak eskura ditzakete Alimek-en bezeroek.
Aldi berean, Alimek-en indartu egiten dugu elikaduraren sektoreko segurtasunari eta kalitateari buruzko aholkularitza integral gisa dugun jarrera. Goi-mailako prestakuntza duen taldea gara, eta elikaduraren sektorean esperientzia eta espezializazio handia duena.
Zerbitzuak
Alimek-en eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu:
Zure helburua lortu artegidatuko zaitugu
Gure bezeroei elikagaien segurtasuna kudeatzeko sistemak garatzen eta ezartzen laguntzen diegu (AKKPA/HACCP), eta sektoreko berezko elikagaien kalitateari eta segurtasunari buruzko ziurtagiriak lortzeko beste urrats bat eman nahi dutenei laguntzen diegu.
- IFS Food
- IFS Global Markets Food
- IFS Logistic
- IFS Global Markets Logistics
- IFS PAC Secure
- IFS Broker
- FSSC 22000 Food Safety System Certification
- ISO 22000 araua, Elikagaien segurtasuna
- BRC Food
- BRC Storage and Distribution
- BRC Agents and Brokers
- BRC Packaging
- MSC Marine Stewardship Council
- Kalitate turistikoaren “Q” ikurra
- SAE Esportaziorako autokontrol espezifikoko sistema
- ISO 9001, ISO 14001 arauak
Eta prestatutako produktuen higiene eta osasun-kalitatea hobetzeko bidea erraztea behar baduzu, plan espezifikoak eta neurrira egindakoak diseinatzen eta ezartzen lagun diezazukegu. Elikagaien aholkularitza gisa, irtenbide pertsonalizatuak ematen dizkizuegu, zuen behar espezifikoetara egokitutako lan-planen bidez:
- Hornitzaileak Kontrolatzeko Plana
- Alergenoak Kudeatzeko Plana
- Food Defense Plana
- Food Fraud Plana
- Alertak Kudeatzeko Plana
- Barne-auditoriak
- Fitxa teknikoen garapena
- Etiketei buruzko legeria
- Osasun Erregistroaren kudeaketa
- Legeria eguneratzea
Prestakuntza prozesuaren zati gisa
Prozesuaren urrats bakoitzean zuri laguntzeaz gain, edozein proiekturi aurre egiteko behar duzun ezagutza eskuratuko duzula ziurtatzen dugu. Horretarako, gure bezeroen eskura jartzen ditugu hainbat gairi buruzko prestakuntza-saioak.
- Neurrira egindako prestakuntza-planak diseinatzea
- Enpresa bakoitzerako berariazko prestakuntza-ikastaroak garatzea eta ematea
- Hobarien kudeaketa
Ziurtagiriak
Sektoreak
ALIMEKen zerbitzuak elikagaien balio-kateko sektore guztiei zuzenduta daude.
Lehen sektorea
Elikagaien industria
Edariak
Ontziak eta enbalajea
Garraioa eta logistika
Banaketa
horeca
Txikizkako merkataritza
Bezeroak
ALIMEKen babesa izateafuntsezkoa izan da
Gure bulegoaren bila zabiltza?
Ez kezkatu. Alimek gure bezeroek behar gaituzten lekuan dago. Zugatik zerbait egin badezakegu, jar zaitez harremanetan.
Pozik hartuko zaitugu.
KONTAKTUA
ALIMEK,S.A. Polígono Industrial Sigma, Zizilion Kalea, 2-1º, of. 14, 20870. ELGOIBAR. Gipuzkoa.
Tel. 943 74 85 74